XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaintsua, beltz-gorria.

Aspaldik ere aingeruak emaztearen aundia eta garbia iragarri zionetik aunditasunen artean arkitzen zala nabari zuan.

Jainkoagandik urbil.

Umea.

Miresgarrizko gauzen artean ez dago ume izan besterik.

Aingerua bere emaztea.

Begiak lurrean.

Bainan bere aurpegi argiak dionez burutapenak zeruan.

Ile luze-luzea, matrail biribil polita.

Aurpegiak dager emazte aren barrunbea: ona, argia, atsegina, jaungoikozkoa.

Mariak edesti bat aboratu zun itz xotilez.

Jose'k ere jarraitu abots bortitzez....

Dabid Igarlearen edestiak arkitzen zuten emazte gaztearen ezpainean betetasun osoz, biotz-eragin giarra, jainkozaletasuna.

Etzuan Palestain lurraldeak, asabengandik ere, goratzarre sutsuagorik entzun.

Betlehem'go bidean, otoitzerako garaian, Maria munduko gauzetatik aldendurik gelditu zan.

Aurdunen matrail-zuritasuna areagotu zitzaion elur biurturik.

Jose'k besa-zurtenez bizkar gainetik elduta, beregan tinkatu zun.

Gorri odol gorri sartaldea....

Yabe'k onetsi ta onartu du senar-emazteen otoitza.

GABA
Izar argitan erriratu ziran; Gaba lainozko izara iruten ari zan, neguak eraginda....

Mastiak, olio zuaitzak, bidea.

Dorre-txiki-biribil-dun etxe txuria.

Tellatu aldetik ixuririk gabea: gain xapala.

Jose'k eskatu zuan tokia.

Txoko batean, estera baten gainean, eratu bearrak ziran gaba igarotzeko.

Inguruan beste bidazti asko: Galilaiarrak, Samariarrak, Jordan'en bertzaldikoak....

Gaberdian, bat-batean, esnatu zan Jose.

Alboan Maria, amets gozoren bat egiten.

Senarra, gertaturikoak berrituz, oroitziruten asi zan.

Zenbat egun garratz aingeruak iragarri artean.

- Zergatik ote nigandik emaztegaia, ain on eta argia, apal eta atsegina, zergatik ote nigandik urrun?.

Amets bat zeritzaion, elgaitz, arkaitz-gibeleko kristal-beta antzo.

Urrundurik beti... zeruko mandatariak itz egin zun arte....

Ona egia jakin: Jauna zegoan tartean.

Itxi zituan begiak.

Irudimenean argi zitzaion Nazaret'ko sukaldea Maria lanean ari.